Orioko Udalaren oharra Orio Arraunketa Elkarteko emakume arraunlarien adierazpenaren aurrean

Orioko Udalak tristura eta kezka adierazi nahi ditu Orio Arraunketa Elkarteko emakume arraunlariek plazaratu duten oharraren aurrean.

Lehenik eta behin, Orioko emakume arraunlariei babesa adierazi nahi die. Gogorrak dira oharrean egindako salaketak, eta une zail hauetan arduraz jokatu nahi du Udalak.

Azken urteotan, Udalak borondate politikoa erakutsi du berdintasun politikak garatzeko eta indarkeriarik gabeko bizitzen alde lan egiteko. Ildo horretan, Orio Arraunketa Elkartean gertatu denaren berri jasotzeko konpromisoa hartzen du Udalak, eta horren aurrean, dagozkion neurriak hartzeko, elkartearekin duen hitzamenaren baitan.

Udalak, gainera, elkarbizitzaren eta berdintasunaren alorrean lan egiteko konpromisoa du, eta eskura dituen baliabideak eskainiko dizkio Orio Arraunketa Elkarteari, egoera hau ahalik eta ondoen kudeatzeko.