Ostegunean hasiko dituzte Gure Zirkuaren emanaldiak

 

Iker Galartzaren ikuskizunaren 5. birak Orion egin du geldialdia berriz, eta abuztu osoa pasatuko du gurean. Abuztuaren 4an, ostegunarekin, hasiko dituzte emankizunak, eta hilaren 28ra arte, 16 saio egingo dituzte. Sarrerak Gure Zirkuaren webgunean daude eskuragai.

Lau astez, ostegunetik igandera eskainiko dute ikuskizuna, beti 19:00etan. Haur eta helduei zuzendutako proposamena da, betiko zirkuaren espiritua jasotzen duena, baina euskal
publikoarentzat egokituta eta euskaraz.

Mendibeltz futbol-zelaiaren ondoko berdegunean prest dago karpa, oriotarrei eta bisitariei harrera egiteko. Gozatu ikuskizunaz!