Ostiralean itxiko da Ganbara sormen-tailerrean izena emateko epea

 

Haur eta gaztetxoei zuzendutako eskolaz kanpoko eskaintza zabaldu eta sormenarekin lotutako jarduerak txertatzeko, GANBARA SORMEN-TAILERRA bultzatzen ari dira aurten Orioko Udala eta bi ikastetxeak, Zorione Mendez Martin artista oriotarrarekin batera. Izen-ematea abuztuan zabaldu zen, eta ostiral honetan, irailak 22, itxiko da.

Jardueren, taldeen, ordutegien eta abarren inguruko informazioa kontsultatzeko, sartu hemen.