Ostiral arratsaldean banatu ziren «Euskaraz Gazte» literatur lehiaketaren aurtengo sariak

Sariak banatzeko ekitaldia kultur etxeko areto nagusian egin zen, abenduaren 1eko 19:00etan hasita, eta bertan izan ziren Udalaren ordezkariak, sarituekin batera. Ekitaldian parte hartu zuten, baita ere, Danbolin Musika Eskolako zenbait irakasle eta ikaslek: Leire Bravo, Maxe Zinkunegi, Andoni Lertxundi, Nerea Gutierrez eta Amaia Gutierrez. Sariak banatzen Anuska Esnal alkatea, Iosu Lizarralde eta Jon Basurko zinegotziak aritu ziren, Udaleko euskara-teknikariarekin batera, lagun giroko ekitaldi batean.

Lehiaketaren epaimahaia honela osatu da aurten: Rikardo Uzkudun, Karkara elkartearen izenean; Eli Lasa, Aiako Udaleko kultur teknikaria; eta Jabier Zabaleta, Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikaria.

Ekitaldian, epaimahaiak poza agertu zuen «lehiaketa honek 30. edizioa bete duelako aurten, herrian idazteko zaletasuna duten guztien bilgune eta erreferentzia izaten».

Hauek dira aurten saria irabazi dutenak:

Ipuinak

1.- Ramon. Iñigo Gaiton.

2.- Fisherman’s Tale. Aritz Pardina.

3.- Alfajarin. Garazi Urretabizkaia.

Accesita: (A)fi(k)zioa. Ainhoa Mujika.

Bertsoak eta olerkiak

1.- Luiziak. Ainhoa Mujika.

2.- Ezerrez ta asko. Xabier Iribar.

3.- Oria: Aizkorritik itsasora. Xabier Sukia.

Accesita: Juan Zen. Iñigo Gaiton.

Accesita: Aulki morea. Rosi Lazkano.

Saritutako lanak hemen irakurri daitezke:

Euskaraz Gazte literatur lehiaketa 2023. Saritutako lanen gehigarria (PDF)