Gure Zirkuaren 8. denboraldiak Orion egin du geldialdia berriz, eta abuztu osoa pasatuko du gurean. Ostiral honetan, abuztuak 1, hasiko dituzte funtzioak, eta 14 saio egingo dituzte hilaren 23ra arte. Sarrerak Gure Zirkuaren webgunean daude salgai.
Emanaldiak 12:00etan eta 19:00etan egingo dituzte, egunaren arabera. Eta hilaren 2an, 9an eta 10ean, larunbatak lehen biak eta igandea azkena, bina saio egingo dituzte, 12:00etan eta 19:00etan. Sarrerak 15 euroan eskuratu daitezke.
Gure Zirkua haur eta helduei zuzendutako proposamena da, betiko zirkuaren espiritua jasotzen duena, baina euskal publikoarentzat egokituta eta euskaraz.
Mendibeltz futbol-zelaiaren ondoko berdegunean prest dago karpa, oriotarrei eta bisitariei harrera egiteko.
