Orioko Udalaren ekimenez eta hainbat eragilerekin elkarlanean, Erakundeen arteko arreta eta koordinaziorako tokiko protokoloa emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloan osatu du Sortzen Aholkularitza Enpresak. Eragile guztiek urtarrilaren 15ean sinatu zuten dokumentua, eta segidan, zenbait saio egin ziren protokoloaren edukia ezagutarazteko. Herritarrei zuzendutako saioa bertan behera geratu zen otsailean, eta hitzordu berria jarri da orain: martxoaren 11n.
Saioa 17:30ean izango da, Saregilen, eta komeni da aldez aurretik izena ematea GALDETEGI honen bidez.
Saioa euskaraz egingo da, baina xuxurlari bidezko itzulpena eskainiko da. Beraz, aukera hori erabili nahi duten herritarrek formularioan zehaztu beharko dute, eta Telegram aplikazioa mugikorrean deskargatu.