Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutela 49 urte beteko dira otsailaren 27an eta, GueraraOrio elkarteko kideen ekimenez, Sahararen Festa egingo dute larunbatean, otsailak 24.
Eguerdiko 12:00etan, ikurrina eta Sahararen bandera eskegiko dituzte udaletxeko balkoian, eta sahararren irrintzi berezia botako dute. 13:00etan Saharako plater tipikoa, kuskusa, banatuko dute Herriko Plazan jarriko duten haiman: errazioa 6 euroan eta haragi-pintxoa 7 euroan. Jatekoaz gain, tea ere eskainiko dute, eta hennarekin margotzeko aukera izango dute bertaratuek.
Bildutako dirua Saharako kanpamentuetara helaraziko dute, janariaz gain, horixe baita bertako herritarrek uneotan gehien behar dutena.