Salatxo abesbatzak 30. urteurreneko kontzertua emango du larunbatean

 

1993az geroztik kantari ari direla ospatzeko, Salatxo abesbatzak emanaldi berezia egingo du larunbat honetan, azaroak 25. 13:00etan izango da, Herriko Plazan, Igor Arroyo zuzendariaren gidaritzapean. Eguraldia asko petraltzen bada, kontzertua udal-pilotalekuan emango dute.

Urteurren berezi honetarako, hainbat talde eta lagun gonbidatu ditu Salatxok kontzertuan parte hartzera: Harribil dantza-taldea, Danbolin Musika eta Dantza Eskola, Amaia Gutierrez biolin-jotzailea, Xabier Lizaso piano-jotzailea eta La Jodedera musika-taldea.

Herritar guztiak gonbidatuta daude emanaldira.