San Martin bideko lanak ia bukatuta geratuko dira gaur

 

Urtarrilean hasi zuen Udalak San Martingo ermitako bidea egokitzeko lanen bigarren fasea. Ordutik, Aldape eta Oreka arteko zatia itxita egon da ibilgailuentzat, bertakoentzat izan ezik. Gaur, martxoaren 22an, lanak azken fasean sartuko dira: errepidea asfaltatuko dute, eta asteburuan zabalik izango da bidea, margoketa lanen faltan.

Datorren astelehen eta astearterako oso eguraldi txarra dago iragarrita, eta horregatik, margoketa lanak Aste Santuaren ondorengo astera atzeratuko dira. Dena dela, errepidea erabilgarri egongo da lanok egin bitartean.

Diru-laguntza

San Martin ermitako bidea egokitzeko urtarriletik aurrera egindako lanek 435.000 euroko kostua izango dute guztira, eta Eusko Jaurlaritzako Erein programaren bidez, 168.290 euroko dirulaguntza jaso du Udalak.