San Nikolas festetan egitekoa zen Imanol Ibarguren 3. Memorialeko pilota-partidak bertan behera geratu ziren, pilotalekuko paretetako eta zoruko hezetasunagatik. Pilotalekua ez zegoen baldintza onetan partidak segurtasunez jokatzeko eta Ospele Euskal Pilota Klubak atzeratzea erabaki zuen, Udalarekin hala adostuta.
Ordutik, Udala eta Ospele elkartea harremanetan izan dira, hitzordu berri bat zehazteko, eta, azkenik, abenduaren 27an, ostiralarekin, jokatuko dira norgehiagokak.
Memorialeko partidak ez ezik, afizionatuen pilota-partidak ere jokatuko dira egun horretan, 17:00etatik aurrera. Aurrerago zehaztuko du Ospelek pilota-jaialdiko kartela.
Eguneroko lana
Orioko pilota klubak urteak daramatza San Nikolas festetan pilota-jaialdia antolatzen, eta festetako klasiko bat bilakatu da ekimena. Topaketaren atzean musutruk aritzen den jende askoren lana dago. Jaialdiaz gain, esku pilota probatu eta ikasteko aukera eskaintzen die klubak herriko haur, gazte eta helduei, eta horretarako denboraldi osoko ikastaroak eta bestelako saioak antolatzen ditu.
Udala oso eskertutako dago klubak urte osoan zehar egiten duen lan eta esfortzuarekin.