Dozena bat jarduera biltzen ditu Saregile Orioko Emakumeon* Etxeak urte hasierarako prestatu duen programak. Hiru bloke nagusitan banatzen dira: jada egonkortuta dauden zerbitzuak eta zerbitzu berriak, hitzordua eskatuta; asteroko edo hileroko maiztasuna duten ikastaroak; eta bestelako gaiei lotutako saioak.
Emakumeen* Etxeak emakumeek emakumeentzat sortutako espazioa izateko bokazioa du, eta zentzu horretan, funtsezko txokoa bihurtu da herrian. Programa zabaltzen eta indartzen jarraitzen du, eta hau da datozen hiletarako eskaintza:
Zerbitzuak
Orain arte bezala, alor askotako zerbitzuak eskaintzen jarraituko dute hilero, adituen eskutik:
- Aholkularitza juridikoa, asteazkenetan.
- Indarkeria matxista kasuei lotutako arreta eta bideraketa, Saregileren ordutegian.
- Bidelaguntza psikologikoa, hilean bitan, astelehenetan.
- Sexu eta bikote aholkularitza, hilean behin, asteazkenetan.
Zerbitzu horiek erabili ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua hartzea: 623 178 553 zenbakian eta saregile@orio.eus helbidean.
Hiruhileko tailerrak eta elkarguneak
Zazpi izango dira urtarriletik martxora emango diren ikastaroak:
- Sareak musikatzen, Haizea Loria Matxiñenarekin. Urtarrilaren 18tik martxoaren 21era, ostegunetan 17:30-19:30 artean, euskaraz. Ekarpena: 25 euro.
- Sabel Dantza, Warda Mallalekin. Urtarrilaren 24tik martxoaren 29ra, asteazkenetan 10:00-11:30 artean, gaztelaniaz. Ekarpena: 20 euro.
- Biodantza, Eider Zuriarrainekin. Urtarrilaren 24tik martxoaren 20ra, asteazkenetan, 16:00-17:30 artean, ele bitan. Ekarpena: 20 euro.
- Gure emozioak kudeatzen ikasiz, Pepa Bajó Ballester-ekin. Urtarrilaren 31tik martxoaren 29ra, asteazkenetan, 18:00-20:30 artean, gaztelaniaz. Ekarpena: 15 euro.
- Irakurle-taldea, Nerea Loiola Pikazarekin. Urtarrilaren 31tik martxoaren 29ra, hileko azken asteazkenetan, euskaraz.
- Emakume migratuen topagunea, Aleksandra Zak-ekin. Urtarrilaren 27tik aurrera, larunbat arratsaldetan, hilean bitan, gaztelaniaz.
- Amatasunak partekatzeko espazioa. Urtarrilaren 18tik aurrera, ostegunetan 10:30ean.
Izena emateko, galdetegia bete behar da, eta informazio osagarria behar izanez gero, Saregilerekin harremanetan jarri zaitezkete, goian aipatutako bideetatik.
Saioak
Azkenik, hiruhileko honetarako propio prestatutako lau emanaldi izango dira:
- Fantasia tailerra, Libe Osarekin. Otsailaren 1ean, 18:00etan, euskaraz.
- Ane Lindaneren bakarrizketa. Otsailaren 15ean, 18:30ean, kultur etxean.
- Zauriak dokumentalaren emanaldia, hainbat egileren eskutik. Martxoaren 5ean, 18:30ean, euskaraz gaztelaniazko azpidatziekin.
- Burlesque dantza-tailerra, Warda Mallalekin. Martxoaren 13an, 18:30ean, gaztelaniaz.
Emakume Mahaiak, gainera, bilera irekia egingo du otsailaren 6an, asteartearekin, 18:00etan, eta azken hiletan bezala, herriko DBH4ko neskei zuzendutako Neska gazteak feminismorantz! saioak ere egiten jarraituko dute.
Informazio gehiago behar izanez gero, hemen eskuorria. Eta bestela, kontsultatu aregileren sareak edo jarri haiekin harremanetan: 623 178 553 zenbakian eta saregile@orio.eus helbidean.