‘Spider-Man: No Way Home’ filma eskainiko da abuztuaren 4an


Zinea Kalean programarekin jarraituz, Spider-Man: No Way Home akziozko filma izango da ikusgai bihar, abuztuak 4. Emanaldia hondartzan egitea aurreikusi bazen ere, eguraldiaren iragarpenagatik, saioa Herriko Plazara ekartzea erabaki du Udalak. Ordutegia, aldiz, bere horretan mantenduko da: 22:00etan. 

Marvel Studios ekoiztetxearen lan arrakastatsua 2021ean estreinatu zen, eta gaztelaniaz eskainiko da Orion. Spider-Man superheroiaren historian aurreneko aldiz, Peter Parkerren nortasuna agerian geratu da, eta anonimotasuna berreskuratzeko laguntza eskatu dio Stephen Strange doktoreari. Baina plana ez da ondo irtengo, eta errealitate alternatiboetatik bost superbilau etorriko dira Parkerren unibertsora, hura suntsitzera.