Udal berriaren antolaketa onartu du udalbatzarrak

 

Atzo, uztailaren 5ean, udalbatzarra egin zen, 2023-2027 agintaldirako udal-antolaketa erabakitzeko. Udalean ordezkaritza duten bi alderdiek nabarmendu zuten negoziazioak «tonu onean» egin dituztela, eta eskertu zuten elkar ulertzeko eta guztien lana optimizatzeko egindako esfortzua. Esnalen hitzetan, «Azken lau urteetako ibilbidearen ondoren, ikasitakoa praktikan jartzera datorren proposamena egin dugu».

Nolanahi ere, hiru gai hauetan ez zuten erabateko adostasunik lortu: Alkatearen eta zinegotzien liberazioak eta ordainsariak, batzorde informatzaile iraunkorren osaketa eta Udalbatzarreko kideen erregimen ekonomikoa. Saioaren bideoa hemen duzue ikusgai.

Hauek dira atzoko udalbatzarrean hartutako erabaki nagusiak:


Udalbatzarraren ohiko bilkuren maiztasuna

Aurreko agintaldian bezala, hilaren azken ostegunean egingo dira udalbatzarraren ohiko bilkurak, 19:30ean, eta zuzenean ikusi ahal izango dira orio.eus webgunean.


Alkatearen eta zinegotzien liberazioak eta ordainsariak

5.000 eta 10.000 biztanle arteko herrien kasuan, araubidearen arabera, hiru lanaldi osoko dedikazioa eska dezakete guztira ordezkariek, jardun politikoari lotutako zereginei erantzuteko. Hori kontuan hartuta, legealdi honetan:

  • Anuska Esnal alkateak %100eko dedikazio esklusiboa izango du, 24. mailako ordainsariarekin.
  • Olatz Santamaria alkateordeak ere %100eko dedikazio esklusiboa izango du, 20. mailako ordainsariarekin.
  • Lourdes Salsamendik %55eko dedikazioa izango du, 20. mailako ordainsariarekin, %10eko kenkaria.

Banaketa hau EUDELek ezarritako irizpideetan oinarrituta egin da.


Batzorde informatzaile iraunkorren osaketa

Agintaldiko berrikuntza nagusietako bat batzorde informatzaileen osaketa eta antolamendua izango da, hiru batzorde baizik ez baitira izango. «Heldutasunetik eta esperientziatik datorren proposamena da gurea, batzordeen eta ordezkarien lana optimizatzea bilatzen duena. Gai asko zeharkakoak dira, eta teknikariekin astero egiten ditugun bileretan ikusi dugu horiek elkarrekin lantzea eraginkorra dela», azaldu du Esnalek. Gainera, azken agintaldian herritarren parte-hartzearen alde egindako apustua indartu nahi du Udalak, eta haien ahotsa batzordeetara ekartzea izango du helburu.

Hauek dira osatu diren hiru batzordeak:

  • Tokiko garapena

Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak, Turismoa, Merkataritza, Enplegua eta Segurtasuna bilduko ditu, eta herriaren beharrei erantzungo die.

Batzorde honetako kide izango dira EH Bilduko Olatz Santamaria, Lohitzune Solabarrieta eta Iñaki Makazaga (ordezkoa, Ainara Munduate) eta EAJko Lourdes Salsamendi (ordezkoa, Noemi Ostolaza).

  • Herritarrentzako zerbitzuak

Euskara, Hezkuntza, Kultura, Kirola, Berdintasuna eta Gizarte Zerbitzuak bilduko ditu, eta kasu honetan, herritarrei zuzendutako zerbitzuak izango ditu aztergai.

Batzorde honetako kide izango dira EH Bilduko Ainara Munduate, Xabier Ibarguren, Bittor Andres eta Iosu Lizarralde (ordezkoa, Inaxio Alguacil) eta EAJko Noemi Ostolaza, Lourdes Salsamendi eta Jon Basurko.

  • Barne antolaketa

Pertsonala, Ogasuna, Ondarea, Administrazio Orokorra eta Modernizazioa sailak barne hartuko ditu, eta Udalaren barne-funtzionamenduari lotutako gaiez arduratuko da.
Batzorde honetako kide izango dira EH Bilduko Inaxio Alguacil eta Nagore Rementeria (ordezkoa, Olatz Santamaria) eta EAJko Noemi Ostolaza (ordezkoa, Lourdes Salsamendi).

Gainera, orain arte ez bezala, batzordeen egutegia aurrez ezarri da: batzorde bakoitza hilean behin bilduko da, ostiralez, eta astean bilkura bat izango da. «Horrek nabarmen erraztuko du guztion lana eta kontziliazioa, eta bileren jarraipena egitea ere arinagoa izango da», azaldu du Esnalek. Alkatea izango da batzorde guztien burua.


Udalbatzarreko kideen erregimen ekonomikoa

Udalbatzarreko kide diren zinegotzi ez liberatuek 250 euro jasoko dituzte hilero beren dedikazioagatik.


Udalbatzarreko ordezkariak, Udalak ordezkatuta egon behar duen organo kolegiatu guztietan

Urola Kostako Udal Elkarteko Batzorde exekutiboa

  • Anuska Esnal (ordezkoa, Olatz Santamaria)
  • Lourdes Salsamendi (ordezkoa, Noemi Ostolaza)

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea.

  • Ainara Munduate (ordezkoa, Anuska Esnal)
  • Iosu Lizarralde (ordezkoa, Olatz Santamaria)
  • Xabier Ibarguren (ordezkoa, Bittor Andres)
  • Lourdes Salsamendi (ordezkoa, Jon Basurko)

Gipuzkoako Ur Kontsortzioa

  • Anuska Esnal (ordezkoa, Olatz Santamaria)

Euskal Fondoa

  • Anuska Esnal (ordezkoa, Olatz Santamaria)

URKOME

  • Anuska Esnal (ordezkoa, Olatz Santamaria)

EUDEL Euskadiko Udalen Elkartea

  • Anuska Esnal (ordezkoa, Olatz Santamaria)

Udalak ordezkatua izan behar duen gainerako organoetan, Anuska Esnal alkatea arduratuko da ordezkaritza egiteaz.


Gainerako karguetako izendapenak

Alkateordea: Olatz Santamaria

Bigarren alkateordea: Xabier Ibarguren

Gobernu Batzarra:

  • Anuska Esnal
  • Olatz Santamaria
  • Xabier Ibarguren
  • Noemi Ostolaza

Bozeramaileen Batzordea

  • EH Bilduko Anuska Esnal, Olatz Santamaria eta Xabier Ibarguren (ordezkoa, Inaxio Alguacil)
  • EAJko Noemi Ostolaza (ordezkoa, Lourdes Salsamendi)


Kontratazio-espedienteen kontratazio-mahaia, kontratazio-organoa udalbatzarra denean

  • Presidentea: Anuska Esnal (ordezkoa, Olatz Santamaria)
  • Mahaikidea: Jon Carrera (ordezkoa, Matxalen Fondado)
  • Mahaikidea: Pilar Azurmendi (ordezkoa, Amaia Usandizaga)
  • Idazkaria: Maider Lopetegi


2024ko herriko jaia

2024ko herriko jaieguna San Pedro eguna izango, ekainak 29, larunbata.