Udal-brigadak lanak egingo ditu aste honetan Antxiola eta Iturbide kaleen bidegurutzean

 

Antxiola eta Iturbide kaleen artean dagoen Coviran saltokiaren inguruan konponketa-lan batzuk egingo ditu udal-brigadak datozen egunetan. Gaur hasiko dira, eta aste osoa beharko dute lanak bukatzeko, ostiralera arte. Brigada lanean ari den bitartean, autoentzako pasabidea moztuta egongo da.

Puntu horretan egin gabe geratutako lan txiki batzuk egiteko aprobetxatuko du astea brigadak: lurreko galtzada-harrien arteko junturak berritu, argi berri bat jarri, kaleko urak biltzeko sareta bat tokiz aldatu eta zenbait pibote berritu. Goizeko 8:00etatik eguerdiko 14:00ak arte arituko da brigada bidegurutze horretan, eta tarte horretan, debekatuta egongo da autoz pasatzea.

Horrez gain, juntura berriak lehortzeko, 24 orduz itxiko da pasabidea asteko egun batean. Hesi bat jarriko dute langileek, herritarrek horren berri jakiteko. Barkatu eragozpenak.