Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuaren barruan, Orioko Udalak udal-plantillako 47 lanposturen deialdia egin zuen iazko udaberrian. Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako kudeaketa-gomendioaren baitan, Aldundia arduratuko da lanpostu bakoitzera aurkeztutako hautagaien kalifikazioak eman eta Udalari bidaltzeaz. Lehen hiru kalifikazioak joan zen astean argitaratu ziren, eta beste hiru eman ditu aditzera orain.
Aldundiko epaimahai kalifikatzaileak baloratu dituen hurrengo hiru lanpostuak hauek izan dira:
- Irakaslea (kantua eta osagarriak)
- Irakaslea (biolontxeloa eta osagarriak)
- Irakaslea (perkusioa eta osagarriak)
Hiru lanpostu horietara aurkeztu diren hautagaiek 10 laneguneko epea izango dute alegazioak egiteko, martxoaren 6ra arte.