Udal-plantillaren egonkortze-prozesuko lehen hiru kalifikazioak eman ditu epaimahaiak

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuaren barruan, Orioko Udalak udal-plantillako 47 lanposturen deialdia egin zuen iazko udaberrian. Hautagaiek aurkeztutako eskabide orriak aztertu ondoren, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak kaleratu zituen Udalak; jarraian, merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu behar izan zuten izengaiek, eta urte berriarekin batera, Aldundiko epaimahai kalifikatzailea sartu da prozesuan.

Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako kudeaketa-gomendioaren baitan, Aldundia arduratuko da lanpostu bakoitzera aurkeztutako hautagaien kalifikazioak eman eta Udalari bidaltzeaz.

Horiek jaso ahala, Udalaren webgunean kaleratuko dira, eta ondoren, interesdunek 10 laneguneko epea izango dute alegazioak egiteko. Azkenik, behin betiko balorazioak kaleratuko dira.

Lehen hiru lanpostuak

Aldundiko epaimahai kalifikatzaileak baloratu dituen lehen hiru lanpostuak hauek izan dira:

Hiru lanpostu horietara aurkeztu diren hautagaiek, beraz, otsailaren 28ra arteko epea izango dute alegazioak aurkezteko.