Udalak bat egin du Orioko Mugimendu Feministak deitutako elkarretaratzearekin

Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren kontrako egunean, Orioko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du eguerdiko 12:00etan, banku morearen aurrean.

Udalak bat egiten du deialdiarekin eta, ohar honen bidez, herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditu.

Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak nahi ditugulako!

Bizirik, libre eta antolatuta!

Argazkia: Karkara aldizkaria