Udalak deialdia egin du zaintza-eredua hobetzen lagundu nahi duten guztiek parte-hartze prozesuan izena emateko

 

Orioko Udala herriko zaintzaren egoera aztertzen ari da urte hasieratik. Lehen azterketaren eta diagnostikoaren ondoren, datozen urteetarako ekintza-plan bat definitzeko garaia da orain.

Udalarentzat ezinbestekoa da herritarrek parte hartzea prozesu horretan eta, beraz, galdetegi bat jarri du martxan, interesatuek izena emateko. Galdetegian izena ematen duten herritarrek zuzenean jasoko dute bileren eta gainerako jardueren berri.

Hortaz, Udalak dei egiten die gaiari ekarpena egin diezaioketen guztiei galdetegia bete eta izena emateko. Udalak gustura jasoko ditu guztien iritziak.