Udalak galdetegia zabaldu du, herriko familiek eskola-kirolaz duten iritzia jasotzeko

Orioko Udala eta kirol-eragileak etorkizuneko eskola-kirolaren eredua lantzen ari dira (Guk Oriori atariko Hezkuntza elkarrekin erronkaren baitan) eta, lanketa horren barruan, herriko familientzako galdetegia prestatu dute, gaur egungo egoerari buruzko informazioa biltzeko. Galdetegia LHko eta DBHko haur eta gaztetxoak dituzten familia guztiei zuzenduta dago eta adin horretako ikasleak dauden etxeetako guraso eta tutoreek bete behar dute.

Orioko etorkizuneko eskola-kirola nolakoa behar duen aztertzeko lantalde bat sortu da herrian, eta hark prestatu du galdetegia. Lantaldeak galdetegia betetzeko eskatzen die herriko familiei, horrek informazio baliagarri asko emango dio-eta. Bost minutu baizik ez dira behar galdetegia betetzeko. Google Forms formatuan dago eta euskaraz zein gaztelaniaz bete daiteke ESTEKA HONETAN.

Ahalik eta familia gehienen iritzia jaso nahi dute lantaldekoek, aurrera begira aldatu behar diren kontuak egoki identifikatzeko.

Galdetegia betetzeko azken eguna azaroaren 30a izango da.

Ikasleentzako galdetegia ere martxan

Familientzat ez ezik, ikasleek betetzeko galdetegi bat ere prestatu du lantaldeak. Hori ikastetxeetan beteko dute haurrek datozen egun hauetan.