Benta bidean, Muniotako errekak zeharkatzen duen puntuan, hodi bat dago errepidea alderik alde gurutzatzen duena. Hodia puskatu egin da, eta Udalak ordezkatu egingo du abenduaren 19an eta 20an, bihar eta etzi. Lanak egiten diren bitartean, trafikoa semaforo bidez erregulatuko da, eta ibilgailuek txandaka pasatu beharko dute. Gauez, aldiz, txapa baten bidez bermatuko da pasabidea.
Lanak Uzkue SL enpresak egingo ditu, eta aurreikuspenen arabera, ostiral arratsalderako bukatuta egongo dira.