Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:
GAI-ZERRENDA
1.- Onartzea, egoki bada, 2023ko ekainaren 17ko udalbatza eratzeko bilkuraren akta.
2.- Onartzea, egoki bada, udalbatzarraren ohiko bilkuren maiztasuna.
3.- Onartzea, egoki bada, alkatearen eta zinegotzien liberazioak eta dagozkien ordainsariak.
4.- Onartzea, egoki bada, alkatearen proposamena batzorde informatzaile iraunkorrak eratzeari buruz eta horien osaketari buruz.
5.- Onartzea, egoki bada, alkatearen proposamena udalbatzarreko kideen erregimen ekonomikoari buruz.
6.- Onartzea, egoki bada, udalbatzarreko ordezkarien izendapena Udalak ordezkatuta egon behar duen organo kolegiatu guztietan.
7.- Alkateak hainbat izendapeni buruz hartutako erabakien berri ematea: alkateordeak, gobernu-batzarkideak, batzorde informatzaile iraunkorren buruak eta dagozkion delegazioak.
8.- Onartzea, egoki bada, kontratazio-espedienteen kontratazio-mahaiaren osaketa, kontratazio-organoa udalbatzarra denean.
9.- Onartzea, egoki bada, herriko jaia 2024. urterako.
10.- Eskariak eta galderak.