Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, urtarrilak 30

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:

1.- Onartzea, egoki bada, LORRATZ GIZA-ELKARTEA enpresak aurkeztutako eskaria, Orioko esku-hartze psikosozial eta sozio-hezitzaileko kontratuaren prezioak berrikusteari buruz, hitzarmen kolektibo berriaren ondorioz.

2.- Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Orioko Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko erregelamenduari.

3.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 1/2025 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, konpromiso-kredituen modalitatean.

4.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 2/2025 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditua transferitzeko modalitatean.

5.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren barruko «Zabalgunea» izeneko 3. eremuko «3.1. Frontoia» jarduketa-unitateko 1.1. partzelaren partaidetza zatiezin bat (%20,32) lehiaketa publiko bidez besterentzea.

6.- Eskariak eta galderak.