Udaltzaingoaren instalazio berriak martxan daude

 

Udaltzaingoaren espazio berria herritarrei ezagutarazteko, ateak irekitzeko eguna egin zuen Udalak martxoaren 20an. Hurrengo egunean, martxoaren 21ean, egin zuten udaltzainek bulego zaharretik berrirako aldaketa, eta ordutik, bertatik eskaintzen ari dira zerbitzua. Dena dela, egun batzuk beharko dituzte instalaziora erabat egokitu eta zerbitzua osotasunean berraktibatzeko.

Eusko Gudariak kaleko 54. zenbakian dago bulego berria. Espazioa udaletxekoa baino handiagoa da, baita modernoagoa eta irisgarriagoa ere. Herritarrak artatzeko mostradore zabala du sarreran, eta salaketak jartzeko eta indarkeria matxistaren biktimak artatzeko egokitutako espazioak. Galdutako objektuak ikusgai daude sarreran, itxitako erakusleiho batean, erraz identifikatzeko moduan. 

Udaltzaingoen bulego berria 7:30etik 21:00etara egongo da zabalik, egunero.