Urriarekin batera, hemen da udazkeneko kultur programa

 

Ikus-entzunezko emanaldiak, ipuin-kontalarien saioak, antzerkia, bakarrizketak, kontzertuak… Ekitaldiz beteta dator udazkeneko kultur programa. Saioen inguruko informazioa ikusgai dago gaurtik, urriak 5, webguneko Agenda orrialdean, eta Orioko eta Aiako herritarrek Karakarekin batera jasoko duzue euskarria etxeetan ostiralean, urriak 7.

Datozen hiru hiletarako prestatutako kultur egitaraua ostiral honetan abiatuko da, urriaren 7an. Urak aske dokumentalak Artikutzako Enobieta urtegiaren eraisketa du ardatz, eta Arturo Elosegi EHUko biologo eta ibaien ekologian adituak hartuko du parte emanaldian. Ikus-entzunezkoei dagokienez, Zehar Kable sormen-taldearen Belarri Bero, bai esan? websaila ere izango da ikusgai azaroan.

Ines Bengoa eta Miriam Mendoza ipuin-kontalariek gaztetxoenei zuzendutako ohiko saioak eskainiko dituzte urrian, azaroan eta abenduan, eta azaroaren 22an, Santa Zezilia egunean, beren jaia ospatzera irtengo dira Danbolin Musika Eskolako ikasleak, kultur etxetik Herriko Plazara, kalejiran.

Bestetik, Udal Elkarteak eta Ahalduntze Eskolak antolatuta, bi bakarrizketa-saio egingo dira azaroan kultur etxean: J.K. Gurrutxagaren Arranopola! azaroaren 3an, Mintzalagun programaren irekiera-ekitaldi gisa, eta Beatriz Egizabalen Magma mia! azaroaren 4an, hurrenez hurren. Eta musika ere hiruhileko honetako protagonista nagusietako bat izango da: Joseba Tapia trikitilariak doako emanaldia eskainiko du urriaren 29an, larunbatarekin, Herriko Plazan. Eta Xabier Leteren omenezko Txori Kantazale literatura- eta musika-ikuskizuna abenduaren 2an egingo da, kultur etxean.

San Nikolas jaietako eta Gabon egunetako programazioa, aldiz, datak hurbildu ahala jakinaraziko du Udalak.

UDAZKENEKO KULTUR PROGRAMA 

Urria

Urriak 7, 18:30: Urak aske dokumentalaren emanaldia eta solasaldia Arturo Elosegi EHUko biologo eta gaian adituarekin. Kultur etxea.

Urriak 17, 17:30: Miriam Mendoza ipuin-kontalaria. Kultur etxea. 3-6 urte arteko haurrentzat.

Urriak 22, 19:30: Oihana dantza- eta antzerki-ikuskizuna (ATX teatroa). Kultur etxea. Sarrera: 10€

Urriak 29, 20:00: Joseba Tapiaren kontzertua. Herriko Plaza.

Azaroa

Azaroak 3, 18:30: Arranopola! J.K. Gurrutxagaren bakarrizketa (Mintzalagun programaren hasiera, Udal Elkartearen bidez). Kultur etxea.

Azaroak 4, 19:30: Magma mia! Beatriz Egizabalen bakarrizketa (Ahalduntze Eskolaren bidez). Kultur etxea.

Azaroak 5, Arraun-surf Jaialdia. Herriko Plaza.

Azaroak 11, 18:30: Belarri Bero, bai esan? websailaren emanaldia eta solasaldia (Zehar Kable sormen-taldea). Kultur etxea.

Azaroak 11-20: San Martin jaiak Ortzaika auzoan.

Azaroa 17, 19:00: Buah Txabal! antzezlana (Jon Zubiaga). Kultur etxea.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra: Euskaraldia.

Azaroak 21, 17:30: Ines Bengoa ipuin-kontalaria. Kultur etxea. 5-8 urte arteko haurrentzat.

Azaroak 22, 17:00: Santa Zeziliako kalejira, Danbolin Musika Eskolaren eskutik. Kultur etxetik Herriko Plazara.

Abendua

Abenduak 2, 19:30: Txori Kantazale (Xabier Lete) literatura- eta musika-ikuskizuna. Kultur etxea. Sarrera: 2€.

Abenduak 3, 12:00: Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia. Kultur etxea.

Abenduak 5-8: San Nikolas jaiak.

Abenduak 19, 17:30:, Miriam Mendoza ipuin-kontalaria. Kultur etxea. 3-6 urte arteko haurrentzat.