Zaindu Urola Kosta ekimenaren helburua da zaintza-sektorea profesionalizatzea eta sektorean kalitatezko enplegua sustatzea. Eta horretarako, funtsezkoa da zaintza-alorrean lan egiten duten edo lan egin nahi duten pertsonei euskara ikasteko aukera ematea. Beraz, oinarrizko euskara-ikastaro laburra antolatu du Udal Elkarteak pertsona horiei zuzenduta, maiatzaren 6an hasi eta 17ra arte.
30 orduko ikastaroa izango da, eguneroko elkarrizketak eta zaintzari lotutako terminologia euskaraz lantzeko. Hauek dira ikastaroaren ezaugarriak:
- Edukia: Zaintza-arloan aritzeko euskarazko hiztegia (oinarrizko maila).
- Noiz: 2024/05/06- 2024/05/17
- Ordutegia: 15:00 – 18:00
- Non: Oteitza Lizeo Politeknikoan (Gipuzkoa Kalea, 5, 20800 Zarautz)
- Nork eskainia: Zarauzko Udal Euskaltegiak
Izen-ematea
Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago, eta interesdunek hiru modu dituzte horretarako:
- Telefonoz: 943 890 808
- Posta elektronikoz: lanpoltsa@urolakosta.eus
- Udal Elkarteko lan-poltsan izena emanda daudenek, esteka honetan eman ahal izango dute izena.
Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko, deitu ala idatzi Urola Kostako Udal Elkartearen Enplegu Zerbitzura (Vanessa Garcia, Olaia Sainz):
- 943 890 808
- lanpoltsa@urolakosta.eus