Badator DanbolinFest jaialdia!

 

DanbolinFest jaialdia maiatzaren 11n egingo da aurten, larunbatarekin. Danbolin Musika eta Dantza Eskolak urtero antolatzen du jaialdi hori, beti garai honetan. Instrumentuko eta dantzako ikasleak kalejiran joango dira herrian barrena, musika-eskolatik abiatuta. Herriko Plazan bukatuko dute kalejira eta han abestu eta dantzatu egingo dute, ikus-entzuleen laguntzarekin. Ondoren, urteroko bazkaria egingo dute plazan bertan eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek eta, bazkalondoan, karaokea izango da.

Hau izango da egitaraua:

  • 12:00 Kalejira, instrumentuko eta dantzako ikasleekin
  • 13:30 «Abestu eta dantzatu gurekin» ekitaldia
  • Ondoren, bazkaria
  • 17:00 Karaokea