2023az geroztik, herriko zaintzaren egoera eraldatzeko prozesuan murgildu da Orioko Udala, eta horri lotuta, herritarrei zuzendutako saioak antolatzen jarraituko du datozen hiletan. Gabonetako oporren ondotik, hain zuzen, urtarrileko eta otsaileko astelehenetan, Hitz egin dezagun gure zaintzaz saioak antolatuko dira.
Saio hauen helburua da herritarrei zaintzaren alor ezberdinei buruzko informazio praktikoa eta tresna eraginkorrak eskaintzea, etor daitezkeen egoerei aurrea hartu ahal izateko. Eta gaian interesa duten guztiei zabalduta egongo dira.
Hauek izango dira hitzorduak:
- Urtarrilak 12: Zaintza pertsonalak – Zaintzak ez dira inprobisatzen
- Urtarrilak 19: Zaintza medikuak – Aurretiazko borondateen agiriak
- Urtarrilak 26: Zaintza administratiboak – Notario ahalordeak
- Otsailak 2: Zaintza ekonomikoak – Testamentua eta baliabide sozialak
Topaketa guztiak astelehenetan izango dira, 17:30etik aurrera, kultur etxean, eta Olaia Arana gizarte langile eta Gipuzkoako Esku-hartze Sozialeko Etika Batzordeko kideak gidatuko ditu.
Izen-ematea, online
Solasaldietan parte hartzeko gomendagarria da aurrez izena ematea GALDETEGI HONEN bidez; ez da ezinbestekoa saio guztietan parte hartzea, norberaren interesen arabera egin daiteke aukeraketa. Izen-ematea zabalik egongo da urtarrilaren 12ra arte, beraz, animatu!
