Gurasoen artean interes handia sortzen duen gaia da udako kirol- eta aisialdi-jarduerena. Hori ikusita, Orioko Udalak ahalegina egin du aurten eskaintza bateratzeko eta izena emateko epea berbera izateko jarduera guztietan.
Aurten lehen aldiz, izen-ematea Udalaren webgunearen bidez egingo da, orrialde honetan eskuragai dauden galdetegien bitartez, eta izen-ematea aurreratu egin da: apirilaren 22tik maiatzaren 13ra.
Udalaren helburua da Orioko udako kirol- eta aisialdi-eskaintza zabala modu bateratuan aurkeztea, oriotarrek aukera guztien berri izan dezaten, hobeto erabaki ahal izateko.
Guztira, herriko zortzi eragilek prestatu dute udako denboraldirako kirol- eta aisialdi-eskaintza zabala: Txurrumuski aisialdi-elkarteak, kiroldegiko kudeaketa daraman BPXport enpresak, Orio Bate Bizkorrak elkarteak, Orioko Futbol Taldeak, Orio Arraun Elkarteak, Orio Itxastresna Surf Klubak, Orio Eragin Eskubaloi Klubak eta ZAST Zarautz Saskibaloi Taldeak.
Txurrumuski aisialdi-elkarteak, urtero bezala, Udaleku Irekiak antolatuko ditu uztailean, eta Gazte Abentura, abuztuaren lehen hamabostaldian. Gainerako jarduerak kirol-esparrukoak dira eta kiroldegiak eta herriko kirol-taldeek antolatzen dituzte. Guztira 13 jarduera dira.
Taula honetan ikus daiteke aurtengo jarduera-zerrenda, erabakitzeko beharrezko datu guztiekin: egutegia, ordutegia, adina, prezioa…
Izen-ematea
Izena emateko epea apirilaren 22an zabaldu da, eta maiatzaren 13an itxiko da. Izena emateko, Udalaren webgunean dauden galdetegiak erabili behar dira. Eragile bakoitzak bere galdetegia dauka, eta haietan sartuta, eskatutako datuak bete beharko dira.
Izen-ematea bukatzeko, ezinbestekoa da eragile bakoitzaren kontu-korrontean ordainketa egitea, kontzeptu gisa haurraren edo gaztetxoaren izen-abizenak sartuta; eta ziurtagiria eragileari bidali beharko zaio gero, posta elektronikoz. Zalantzak argitzeko, eragileekin harremanetan jartzeko aukera dago (telefono-zenbakiak eta emailak taulan daude).
BPXport-ek eskainitako ikastaroen kasuan, gainera, kiroldegitik pasa beharko da ondoren, baimen-orria sinatzera.
Informazio osagarria
Hemen dago eskuragarri:
Elkarteekin harremanetan jartzeko bideak:
- BPXport. 943 894 428 –orio@bpxport.es
- Orio Bate Bizkorrak. 667 227 820 –bizkorrak@gmail.com
- Orioko Futbol Elkartea. 640 061 949 –oriokoft@getaia.com
- Orio Arraun Elkartea. 697 805 858 –orioae@orio-ae.com
- Orio Itxas Tresna Surf Kluba. 688 873 510 – oriosurftaldea@yahoo.es
- ZAST Zarautz. 688802276 (Dan) eta 622 134 907 (Iker) –
zke-cdz@zarautzkirolekartea.com - Eragin Eskubaloi Kluba. 669 614 548 (Ander) – orioeskubaloia@gmail.com
- Txurrumuski aisialdi-elkartea. 666 194 368 – txurrumuski@txurrumuski.org