Sanpedrotako programa lantzeko laugarren bilera egingo du festa-batzordeak

 

Martxoaren 20an bildu zen festa-batzordea, herriko jaien balio etikoen inguruan lanketa egiten jarraitzeko, eta horrez gain, San Pedro festen programa lantzeko aprobetxatu zuten hitzordua. Egitaraua guztiz ixteko, laugarren bilera egingo dute eragileek ostegun honetan, apirilak 25, 19:00etan, kultur etxean.