Zabalik da modernizazio- eta berrikuntza-teknikaria hautatzeko bigarren deialdia

Orioko Udaleko modernizazio- eta berrikuntza-teknikaria aldi baterako kontratatzeko bigarren deialdia egin du Udalak, aurrekoa hutsik geratu ondoren. Izen-ematea Lanbideren bidez egingo da, eta horretarako azken eguna urtarrilaren 28a izango da.

Eskaintzaren kodea 162022000461 da eta xehetasunak esteka honetan daude eskuragarri.

Orioko Udalak behar ugari ditu modernizazio- eta berrikuntza-arloan: administrazio elektronikoa bideratzea, espedienteak elektronikoki kudeatzea, elkarreragingarritasuna ezartzea, tramiteak eta prozedurak normalizatzea… Erronka horiei aurre egiteko, Udalak erabaki du aldi baterako programa bat martxan jartzea urtebeteko aldirako (programaren iraupena hiru urtera arte luzatu daiteke).

Hauek dira hautaketa-prozesua arautuko duten oinarriak.