Urrian aurreratu genuen bezala, Osasun mentala: zeure burua ulertzen ikasi hitzaldia izango da Orion azaroaren 24an, ostiralarekin. 16 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako saio dinamikoa izango da, 17:30ean hasita, eta parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena, hemen. Taldea osatzeko gutxienez 10 lagunek eman behar dute izena, eta gutxi batzuk falta dira. Animatu eta zabaldu!
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria departamentuko TREBA Gazteak programa gazteekin elkarlanean diseinatutako prestakuntza-programa da, eta haientzat interesgarriak eta beharrezkoak diren pilula laburrak eskaintzen ditu, gai hauen inguruan:
- Sexualitatea
- Osasun mentala
- Suizidioa
- Ludopatia
- Ekologia
- Adimen emozionala
- Sormena
- Etxeko ekonomia
Orioren kasuan, osasun mentala izango da tailerreko aztergaia, eta Ainhoa Urretagoiena adituak emango du saioa. Hitzaldian, nork bere burua ulertzeko tresnak eskainiko dituzte, eta zenbait dinamikaren bidez, gaiarekin lotura duten edukiak landuko dira, pixkanaka, auto-ezagutzaren bidean aurrera egiteko.
Hauek dira tailerrean aztertuko diren edukiak:
- Auto-ezagutza.
- Egunerokotasunean komunikatzeko eta barrutik zein kanpotik hobeto egoteko tresnak.
- Emozioak erregulatzeko tresnak, norberaren ongizaterako.
- Auto-zaintza.
- Norberaren ohiturak, denboraren kudeaketa, zaletasunak…
- Norbere buruaren kontzientzia, prebentzio gisa.
- Elkarren ezagutza, harreman osasuntsuak eraikitzeko.
- Gure kezkek egunerokotasunean duten isla.
Edozein zalantza argitzeko, jo Orioko Udaleko Gazteria sailera, Julen Idarreta Cardona teknikariarengana: kirola@orio.eus.