Zaintzak Plazara! ekitaldira joateko laguntza emango du Udalak

 

Igandean, otsailak 25, egingo da Zaintzak Plazara! ekitaldia. Herriko zaintza-eredua aldatzeko lehen urratsa izango da, eta herritar guztiak daude gonbidatuta. Horien artean, zainduak diren herritarrei ala zaintzaile-lanetan aritzen direnei gonbidapen berezia egin zaie, eta Udalak laguntza emango die Herriko Plazara hurbiltzeko.

Ekitaldia 11:30ean hasiko da, eta horren aurretik, laguntzaileak behar den lekura gerturatuko dira: etxera, egoitzara, eguneko zentrora…

Laguntza jaso ahal izateko, Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jartzea komeni da ostirala baino lehen (otsailak 23). Horretarako:

  • Deitu 943 830 346 (+6) telefonora
  • Idatzi gizartebulegoa@orio.eus helbidera.