Zaragueta eskolako frontoia eta sarrera egokitzeko lanak otsailean bukatuko dira

Zaragueta eskolako erabiltzaileen eskariari erantzunez, Udalak ikastetxeko frontoia eta sarbidea konpontzeko eta egokitzeko lanak egin ditu azken hilabeteetan. Frontoiko lanak bukatu berri dituzte, eta sarbidea otsailaren bukaerarako prest egotea aurreikusten du Udalak.


Frontoia

IPI Zaragueta Herri Eskolako frontoiaren itxitura berritzeko lanak egin zituen udan Udalak. Frontoiaren estaldura aldatu ondoren, esparrura sartzeko ate motorduna jarri da azken asteetan. Lanak Egoin enpresak egin ditu, eta 173.407,58 euroko kostua izan dute.

Sarrera eta plaza

Horrez gain, eskolara sartzeko sarrera berri bat egokitu da Abaromendiko plazaren parean, eta gune horretan espazio zabal berri bat sortu da. Lanak, dena den, ez daude oraindik bukatuta, ate berria iristea falta delako. Lan horiek 110.000 euroko kostua izan dute.