Indarrean dagoen TAO sistemaren baitan, datorren ekainaren 1ean hasiko da udako denboraldia. Herrian erroldatutako ibilgailuek gaurtik aurrera jasoko dute etxean Aparkatzeko Udal Txartela, zirkulazio-zerga helbideratuta baldin badute.
Aparkatzeko Udal Txartelak ibilgailuaren matrikula dauka eta, beraz, ezin da eskualdatu. Urtebeteko indarraldia izango du txartelak.
Zirkulazio-zerga helbideratuta ez dutenek, berriz, udaletxetik pasatu beharko dute Aparkatzeko Udal Txartela jasotzera, behin zirkulazio-zerga ordainduta. Gaurtik hasita, edozein momentutan jaso dezakete txartela udal-bulegoetan.