2007ko Gipuzkoako Batel Liga Zumaia

CRO Orio AE emaitza onak lortu zituen Zumaian

Arratsaldeko 15:30ean eman zitzaion hasiera Zumaian Gipuzkoako Batel Ligako 9.jardunaldiari eta bertan Infantil-Kadete neskak, Infantil mutilak, Kadete mutilak, Jubenil-Senior neskak, Jubenil mutilak eta Senior mutilekin parte hartu zuten honako emaitzekin:

  • Infantil-Kadete neskak, 4. eta 5. postua.
  • Infantil mutilak, 1. poztua eta Ligako Bandera.
  • Kadete mutilak, 1. eta 7. postua.
  • Jubenil-Senior neskak, 3. postua.
  • Jubenil mutilak, 2. postua.
  • Senior mutilak, 1. postua.

Beraz Zumaian lortutako emaitzekin oso gustura daude Arraun Elkartekoak eta azpimarratu nahi dute Infantil mutilak lortutako Gipuzkoako Ligako Bandera, eta baita Senior mutilek egindako denbora.