3×3 saskibaloi lehiaketa izango da abenduaren 8an, haur eta helduentzat

Orioko Ikastolak San Nikolas Jaietako 3×3 Txapelketa Herrikoia antolatu du aurten ere, ZASTen laguntzarekin eta Orioko Udalaren babesarekin.

Urtero bezala, txapelketa Karela kiroldegian jokatuko da egun osoan. Goizean, txikienak, eta arratsaldean, helduagoak. Saskibaloiaren festa abenduaren 8an izango da, astelehenarekin; 09:30ean hasiko da goizean, eta arratsaldez 15:30ean.

Berrikuntzak

Aurten, lehenengo aldiz, infantilek arratsaldez jokatuko dute eta goiza benjamin eta alebinentzako gordeko da. Beste bi berrikuntza ere izango dira. Iazko edizioara arte, taldeak 3 eta 5 pertsonen artekoak izan zitezkeen, aurten, 4 jokalariko taldeak izango dira gehienez ere. Horrez gainera, kategoria bakoitzean topeak jarriko dira. Hala, horrela geratuko dira kategoriak eta topeak:

– BENJAMINAK: LH3 eta LH 4: 24 talde
– ALEBINAK: LH5 eta LH6: 24 talde
– INFANTILAK: DBH1 eta DBH2: 24 talde
– KADETEAK: DBH 3 eta DBH4: 16 talde
– SENIORRAK: +16 urte (1998a edo lehenago jaiotakoak, 18 urtetik gorako gehienez 2 federatu): 16 talde

Izen-emateko azken eguna: abenduaren 5a

Izen-ematea www.zast.es -en bitartez edo Karela kiroldegian egin daiteke. Taldeko 20 euro kostatuko da izen-ematea eta trukean jokalari bakoitzak kamiseta bana jasoko du. Horrez gain, bestelako sariak eta zozketak ere izango dira.

Ordainketa egiteko: 3×3 Orio eta taldearen izena jarri erreferentzian eta kontu honetara sartu dirua: 2095 5176 87 1064181265 (Adb: 3×3 Orio – Ipotx hegalariak). Izena emateko epea abenduaren 5a bitartean izango da zabalik, baina adi ibili beharko dute parte hartu nahi dutenek, kategoriako gehienezko kopurua bete aurretik apuntatzeko.

Txapelketari buruzko informazioa eta ordutegiak izen emateak aurrera doazen bezala joango dira berritzen www.zast.es orrialdean.