Abenduaren 17an jarriko dira salgai «Losers» antzezlanerako sarrerak

Abenduko kultur programaren barruan, Txalo taldearen «Losers» antzezlana ikusteko aukera izango da Orion abenduaren 30ean, Arraunetxen, 19:00etan.

Datorren ostegunean, abenduak 17, hasiko dira saltzen Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreen antzezlanerako sarrerak. Beti bezala, sarrerak arratsaldean jarriko dira salgai, kultur etxean.

Gogoan izan aforoa mugatuta dagoela Arraunetxen (70 lagun) eta, beraz, garaiz ibiltzea komeni da, sarrerak eskuratzeko.

Informazio gehiago

«Losers» antzezlana