Abenduaren 26an eman behar da izena Erregeen Kabalgatan parte hartzeko

Erregeen Kabalgatan parte hartu nahi duten adin guztietako haurrek abenduaren 26an azaldu behar dute ikastolako pergolara, izena ematera, 19:30ean.

Entsaio-egunak

Kabalgatako danborrada prestatzeko, hainbat entsaio egin beharko dituzte parte hartzen duten haurrek, eta dagoeneko finkatuta daude entsaio horietarako egunak.

Guztira hiru entsaio egingo dira, denak ikastolako pergolan:

  • Abenduak 30, 19:00etan
  • Urtarrilak 2, 19:00etan
  • Urtarrilak 4, 12:00etan

Oharrak

1.- Kabalgatan parte hartuko duten haurrek azaldu beharra daukate entsaioetara.

2.- Kabalgata egunean haurrek baserritar edo arrantzale jantzita etorri behar dute.