ABESLARI KALEA BERRITZEKO LANAK

URRIAREN 13an HASIKO DIRA ABESLARI KALEA BERRITZEKO LANAK

Urriaren 13an, asteazkenarekin, hasiko dira Abeslari kalea berritzeko lanak. Hori dela eta, honako neurriak hartu ditu Udalak:

  • Autoek aukera izango dute, herritik ateratzeko, Kaia kaletik barrena joateko, Kofradiaren atzetik. Gehienez 2,50 metroko altuera dutenek erabili ahal izango dute irteera hori.
  • Autobus, furgoneta eta kamioiek Txanka-hondartzako bidea erabili beharko dute herritik ateratzeko.
  • Arrantzale 6 eta 10 arteko aparkalekuak, Abeslari eta Balea kaleen artean daudenak, denbora mugatukoak bihurtuko dira: gehienez, 15 minutu.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko, aldez aurretik, zuen laguntzagatik.

Orio, 2004ko urriaren 6a