Pintura erakusketa kultur etxean: Lezkari elkartea

Orioko Lezkari arte elkarteak erakusketa dauka zabalik kultur etxean, urriaren 24a arte.

Erakusketan elkartean ikasten ari diren gazte eta helduen pintura lanak ikus daitezke, ia berrogei guztira. Aurtengo abuztuan Lezkarik antolatutako pintura lehiaketan saria irabazi zuten lanak ere erakusgai daude.

Erakusketa zabalik dago astelehenetik ostiralera: goizean, hamaiketatik ordu bata arte eta arratsaldean, lau eta erdietatik zortziak arte. Larunbat eguerdian ere irekita izango da: hamaiketatik ordu batera.