Abenduaren 19an organo kontzertua izango da Orioko elizan

 

Abenduaren 19an ostirala iluntzeko 22:30etan organo kontzertua eskainiko dute Xabier Lizaso eta Loreto Aramendik Orioko Elizan.

 

Bestalde, elizako organo berriaren bisita egin nahi duenak 22:00etan elizara hurbiltzea besterik ez du. Xabier Lizaso bertan izango da bisita egiteko eta azalpenak emateko prest.