Administrari laguntzaileen lan poltsa osatu nahi du Udalak

Udalak administrari laguntzaileen lan poltsa bat eratu nahi du, lehiaketa bidez, karrerako funtzionarioen ordezkapenak egiteko eta aldi baterako zerbitzu nahiz programen ondoriozko bestelako zerbitzuak betetzeko.

Deialdian parte hartzeko, besteak beste, Orion erroldatua izan behar da, eskola graduatu edo lanbide hezkuntzako lehen mailako titulua izan behar da, euskarazko 3. hizkuntza eskakizuna (edo EGA edo beste baliokideren bat) egiaztatu behar da eta oinarrizko ofimatika tresnen ezagupena izan behar da (Windows, testu prozesadorea, posta elektronikoa?).

ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA

Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den instantzia betez. Bulego orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Apirilaren 20tik 28ra bitarte, biak barne.

Interesatuek udal bulegoetan eska ditzakete deialdiaren oinarriak edo hemen eskuratu.