AEK euskaltegiak euskalduntze 0 mailako taldea sendotu nahi du

Irailean egindako matrikulazio kanpainaren ondoren, euskara ikasi nahi dutenen bi talde sortu dira Orion:

  • Bat, euskalduntze 0 mailakoa, hasi berrientzat, goizez, 10:00etatik 12:00etara
  • Bestea, alfabetatze-EGA mailakoa, arratsaldez, 18:30etik 20:30era.

Bi taldeetako klaseak, bai goizekoa eta bai arratsaldekoa, kultur etxean ematen dira, hango gela batean. Goizeko taldea, ordea, kolokan dago, azken orduko baja batzuk izan direlako, eta AEK-ko arduradunek deialdia egin dute, talde hori osatzeko eta martxan jarraitu ahal izateko.

Taldea sendotzen ez bada, beharbada bertan behera utzi beharko da. Hortaz, parte hartzeko interesa dutenei jakinarazten zaie datorren ostirala arteko epea daukatela izena emateko.

Interesatuek Udaleko Euskara Zerbitzuan eman dezakete izena edo, bestela, eskualdeko AEKren bulegora deituta: 943 130 175