Ahalduntze Eskolak Orioko Berdintasun-plana aurkeztuko du martxoaren 29an

Urte amaieran publiko egin zuten Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako II. diagnostikotik abiatuta eta martxoan herritarrekin egindako lan-saioaren ostean, Ahalduntze Eskolak Orioko Berdintasunerako II. Udal Plana aurkeztuko du martxoaren 29an, asteartearekin. Kultur etxean egingo dute saioa, 18:30ean.

Ahalduntze Eskolak aurkezpenera hurbiltzeko gonbita egin die herritarrei, 2022an zehar berdintasunaren alorrean landuko dituzten helburuen eta ekintzen berri emango baitute bertan.