Datorren larunbatean, urtarrilak 17, Johann Sebastian Bach konpositorearen lanak joko ditu Orioko elizan Aitor Olea organo-jotzaileak, 20:00etan hasita.
Ez da izango kontzertu ohiko bat, baizik-eta ‘ekimen didaktiko’ bat: Bach-en hiru obra joko ditu Aitor Oleak eta, bide batez, obra horiei buruzko azalpen historikoak eta teknikoak emango ditu. Joko dituen hiru piezak hauek dira:
- Toccata eta Fuga Re m BWV 565
- Preludioa eta Fuga Sol M BWV 541
- Passacaglia eta Fuga Do m BWV 582
AusArt Records diskoetxeko Juan Rekarte aiarrak antolatu du ekitaldia, Bariko San Nikolas parrokiaren eta Aitor Olearen laguntzarekin.
Aitor Olea organo-jotzailea
Aitor Olea Juaristi Durangon jaio zen, eta Arrasaten eta Donostian egin zituen oinarrizko musika ikasketak. Ondoren, Baionan, Bilbon eta Gasteizen aritu da, piano eta organo ikasketak egiten. Organo-kontzertuak eman ditu Europan barrena eta hiru CD ere grabatu ditu ausArt records disko-etxearekin: “Organos de Vasconia”, “XXth Century Basque Organ Music” eta “De música popular vasca”. 1988tik 2008ra Lekeitioko basilikako organo-jotzailea izan da eta Lea-Artibaiko Nazioarteko Organo Jaialdiaren sortzailea da. Gaur egun Bergarako Pedro Deunaren Elizako Stoltz Frères (1889) organoaren organo-jotzaile titularra da.