Cebanc akademiak ardo dastaketa ikastaro bat antolatu du Orioko Udalaren laguntzarekin.
Ikastaroa maiatzaren 18an hasiko da. Astean bi egunetan izango da: asteartetan eta ostegunetan, 19:00etatik 21:30era.
Ikastaroa 25 urtetik gorakoentzat da, euskaraz izango da eta, gehienez, 12 lagunentzako tokia dago.
Izena emateko, kultur etxera jo behar da maiatzaren 16a baino lehen.