Arropa bilketa egingo da ostiral arratsaldean Greziako errefuxiatuentzat

 juanitoorella18

Juanito Orella oriotarra Grezian dauden errefuxiatuentzako laguntza jasotzen ari da azken urteotan, gero material hori dena hara furgonetaz eramateko. Orain, negua datorrela-eta, neguko arropa bildu nahi du eta herritarren laguntza eskatu du horretarako.

Joan den ostiralean egin zuen arropa biltzeko lehenbiziko saioa eta ostiral honetan, azaroak 16, egingo du bigarrena. Herriko Plazan jarriko dute postu bat boluntarioek, 17:00etatik 19:00etara, eta bertan izango dira, herritarrek ekarritako arropak jaso eta sailkatzen. Batez ere neguko arropak behar dituzte: jertse lodiak, abrigoak, botak, galtzerdiak, txapelak, euritakoak… Negua hotza da han ere eta dena ondo etorriko zaie.

Udalak diruz lagundu ohi du ekimen hau.

Goiko argazkia Karkara aldizkariak ateratakoa da.