Datorren iganderako, maiatzak 13, artisautza azoka antolatu du Orioko Udaleko Kultura batzordeak.
Kultura batzordeak urteak daramatza herrian artisautza azoka antolatzen. Aurtengoa 15. edizioa izango da.
Orain dela bi urte arte, abuztuan egin izan da azoka; baina iaz Balearen Egunaren ospakizunekin batera antolatu zen, maiatzaren erdialdera. Iazko azokak beste berritasun bat ere izan zuen: lehendabiziko aldiz Goiko Kalean jarri ziren artisauen postuak, herriko kasko zaharrean, eta horrek giro berezia eman zion.
Jendeak, bai herrikoak eta bai kanpotik etorri zenak, Goiko Kaleko azokari egin zion harrera ona dela eta, Udalak aurrerantzean bertan egitea erabaki zuen.
25 postu izango dira
Azoka egun osokoa izango da, goizeko hamaikak aldera hasi eta iluntzera arte. Artisauen lanak ikusi eta erosteko aukera izateaz gain, Euskal Herriko produktuak ere izango dira hainbat postutan: kontserbak, pastelak, hestebeteak, gaztak…
Guztira 25 postu jarriko dira herriko hiru kokagunetan: herriko plazan, Elizako zimitorioan eta Pilliku plazan. Parte hartuko dutenen zerrenda honako hau da:
- ADRIAN KITEBER. Beira
- AMELIA JAUREGI. Goierriko gazta
- ANTXON MENDIZABAL. Egurrezko Lanak
- ARANTZA OCIO ?KIARA VIDRIO?. Beira
- CONCHI ELEXPE. Idiazabalgo gazta
- CONCHI GOMEZ. Lore prentsatuak
- MARCO KONTSERBAK. Barazkiak
- MARCO KONTSERBAK. Bestelako kontserbak
- DAVID FERNANDEZ eta ELISA OTERO. Larrua
- ELIZAMENDI. Larrua
- ENRIQUE GAZTAKA. Euskal pastela
- ERREZILGO DENDA. Gazta, intxaurrak, mermelada…
- FEDERICO VILLAFRANCA. Eztia, erleak…
- GLORIA SUKIA. Euskal jantziak
- IRENE GANDIA. Intsentsua, olioak…
- JUAN CARLOS ALVAREZ. Egurrezko jokoak
- KARMELO SERRANO. Zeramika
- LABEGUR. Ogia, pastelak…
- BAZTAN LIKOREAK. Edariak
- LOLA ALTOLAGIRRE. Fibra bejetala
- MA