‘Black Week’ kanpaina egingo du Arkupek, ostiralean hasita

Azaroaren 24an, ostiralarekin, abiatuko du Arkupe elkarteak aurtengo ‘Black Week’ (Aste Beltza) kanpaina, Udalaren laguntzarekin.

Azaroaren 24tik abenduaren 1a bitartean deskontuak eta zozketak egingo dituzte Arkupeko dendetan.

‘Black Friday’ (Ostiral Beltza) Estatu Batuetako tradizio bat da, pixkanaka mundu osoan zabaltzen ari dena. Azaroko azken ostiralean eskaintza bereziak eta deskontuak egiten dituzte denda askotan. Orion, beste toki askotan bezala, aste osokoa bihurtu dute kanpaina.

Arkupe elkarteak sare sozialetan eta webean emango du deskontuen berri:

Kontzertuak kalean bi ostiraletan

Eskaintza bereziak eta deskontuak egiteaz gain, Arkupek bi kontzertu ere antolatu ditu: bat, kanpainaren hasieran, azaroaren 24an: Frank Blackfield taldeak zuzeneko musika eskainiko du Antilla tabernaren aurreko plazatxoan. Bigarren kontzertua abenduaren 1ean izango da: Low Riders taldeak kontzertua egingo du Endaia plazan.

Aste Beltzaren kanpainan establezimendu hauek parte hartuko dute:

  • Lizaso dekorazioa
  • Uranga burdindegia
  • Izarra etxetresna elektrikoak
  • Rosana argazki estudioa
  • Orio hizkuntzak
  • Egarmendia aholkularitza
  • Olariaga aholkularitza
  • Expo elektrizitatea
  • Zipristin inprimategia