Asteazkenean Erregeen Kabalgata antolatzeko bilera izango da

Orioko Udaleko Kultura Sailak antolatuta, asteazkenean, azaroak 27, 19:00etan, aurtengo Erregeen kabalgata antolatzeko bilera izango da kultur etxean.

Herriko eragileak, gurasoak eta nahi duten guztiak bertan parte hartzera gonbidatzen ditugu, proposamen denak jaso eta egitaraua guztion artean osatzeko.

KULTURA SAILA